Herri bazkaria egongo da aratusteetan, Atxondo kiroldegian
MARKINA-XEMEIN // XATek eta udalak antolatuta, aurtengo aratusteetan ere herri bazkaria egongo da Atxondo kiroldegian. Parte hartu nahi dutenek otsailaren 21a orduko eman behar dute izena udaletxean. Haurrentzako menuak 8 euro balioko ditu, eta nagusie...
MARKINA-XEMEIN // XATek eta udalak antolatuta, aurtengo aratusteetan ere herri bazkaria egongo da Atxondo kiroldegian. Parte hartu nahi dutenek otsailaren 21a orduko eman behar dute izena udaletxean. Haurrentzako menuak 8 euro balioko ditu, eta nagusienak, 15 euro. Urtero modura, jolasen txokoa eta txosna egongo direla zehaztu dute antolatzaileek.