Muguruzaren 'Next music station' proiektatuko dute Zabielen
Mutrikuko Udalak antolatuta, Fermin Muguruzak gidoia idatzi eta zuzendutako Next music station dokumental sorta proiektatuko dute Zabiel kultur etxean. Sorta horretako hiru proiektatuko dira eguenero, 19:00etan.Herrialde arabiarretako bederatzitan musi...
Herrialde arabiarretako bederatzitan musikari buruzko dokumental sorta zuzentzeko enkargua jaso zuen Muguruzak Al Jazeera Documentary Channel katearen eskutik. Dokumentalek, hain zuzen ere, arabiar munduko errealitatea jasotzen dute ordu eta erdi pasako filmean, musika ardatz hartuta.
Mutrikun sortaren lehen hiru kapituluak ikusi ahal izango dira, honako egunetan: gaur, Next music station I. Egypt, 2011; otsailaren 9an, Next music station II. Kuwait/Yemen/Bahrain, 2011 eta otsailaren 16an, Next music station III. Lebanon, 2011.
Musika eta jendartea
Otsailaren 23an, bestalde, Party & borroka (Txalaparta, 2016) liburuaren aurkezpena egingo da, Zabiel kultur etxean, 19:00etan. Antolatzaileek azaldu dutenez, Ion Andoni del Amo liburuaren egilea bertan egongo da, liburuari buruzko azalpenak ematen.
Liburua Del Amok Euskal Herriko Unibertsitatean aurkeztutako doktore tesi bat da, eta bertan azken 60 urteko musika joerak eta euskaldunek ondo pasa- tzeko dituzten ohituren inguruko azterketa sakona egin du. Egileak eztabaida sortu nahi izan du bere saiakerarekin, baita egun entzuten den musikaren inguruko hausnarketa piztu ere.
Oro har, musika, kultura eta jendartea aztertu ditu Del Amok liburuan. Musika kontsumitzeko era aldatu egin dela dio, eta geroz eta musika aukera gehiago dagoen arren, abesti berak entzuten direla jaso du liburuan.