Portugaleteren aurka galdu ostean, jaitsiera postuetan sartu da Aurrera
Talde ondarrutarra 18. postuan dago, Santutxu taldeagaz puntuetara berdinduta. Joseba Plazaren mutilek ez dute Portugaleteren aurka asmatuDomekan Portugaleteren aurka 0-3 galdu eta gero, jaitsiera postuetan sartu da Aurrera; talde ondarrutarra 18. post...
Talde ondarrutarra 18. postuan dago, Santutxu taldeagaz puntuetara berdinduta. Joseba Plazaren mutilek ez dute Portugaleteren aurka asmatu
Domekan Portugaleteren aurka 0-3 galdu eta gero, jaitsiera postuetan sartu da Aurrera; talde ondarrutarra 18. postuan dago, 17. postuan dagoen Santutxu taldeagaz puntuetan berdinduta.Euriari, txingorrari eta haizeari aurre egin behar izan zieten bi taldeek hasieratik amaierara.
Joseba Plazaren mutilak ez ziren fin ibili berdegunean. Gol aukera garbi gutxi eduki zituzten, eta zortea ere ez zuten alde eduki. Portugaletek, bestalde, gehiago asmatu zuen bere jokoa egiten. Lehenengo gola 25. minutuan sartu zuen, eta bigarren eta hirugarren golak 61. eta 86. minutuetan.
Datorren asteburuan Pasaiaren aurka jokatuko du talde ondarrutarrak. Partida gogorra izango dela aurreikusten da, bi taldeek jaitsiera postuetatik irteteko puntuak beharrezkoak dituzte eta.