Mutrikuko Gazte Asanbladak otsailerako antolatu dituen kultur ekitaldien artean, Joxe Mari Agirretxe
Porrotx-en helduentzako solasaldia antolatu dute. Agirretxe
herrigintzaz eta irrigintzaz ariko da bihar [otsailak 9], Gaztetxean, 19:00etatik aurrera.
Pailazo ezagunak, hain zuzen ere, pailazoaren pertsonaia alde batera laga, eta umore ikutu batekin entzuleak haratago eramango dituela aurreratu dute gazte asanbladako kideek. “Bere lanari buruz ariko da, baina, aldi berean, Agirretxeren alderdi pertsonalagoa ezagutzeko aukera egongo da, bere bizipenen eskutik”. Herrigintza eta irrigintzaren inguruan garatuko da elkarrizketa, eta Agirretxeren objetu kutunak ezagutu, bere abestirik gogokoena entzun edota bere plater gustuenari buruz ariko da, besteak beste.
Joxe Mari Agirretxe, Porrotx
Asteburuan, bestalde, beste hainbat ekintza egingo dira Gaztetxean. Eta
musikak leku nabarmena izango du. Etzi [otsailak 10], 22:30etik aurrera, Screamers & Sinners eta Moonshine wagon taldeen kontzertuekin gozatzeko aukera egongo da. Sarrerak lau euro balioko ditu.
Antolatzaileek nabarmendu dutenez,
ohikoak ez diren musika estiloak entzun ahal izango dira. Screamers & Sinners taldeak, esaterako, 50eko rock klasiko doinuak ekarriko ditu oholtza gainera.
Hellgrass musika estiloan aritzen den Moonshine wagon taldeak, bestalde, Brasil aldera joan aurretik euskal lurretan emango duen azken kontzertua emango du Mutrikun.
Domekan [otsailak 12], berriz,
antzerkia eta kontzertu akustikoa egongo dira aukeran. Amaia eta Leire Cabero ondarrutarrek osatutako Txabela bragas antzerki taldeak
Palabras ke haze unos aƱos una loka inskribio en la pared del manikomio (Duela urte asko zoro batek eroetxeko horman idatzitako hitzak) antzezlana jendarteratuko dute. La otra bakarlariak, aldiz, kontzertu intimoa eskainiko du. Sarrera, hiru eurokoa izango da.