Lantzeko inauteriekin kalejiran aterako dira herritarrak aratusteetan
Markina-xemeindar guztiak dantzan jarri nahi ditu Zerutxu Dantza Taldeak inauterietan. Iaz bezala, Lantzeko inauteriak plazaratuko dituzte otsailaren 25ean, Aratuste domeka bezperan, herria inauteri giroan murgiltzen hasteko asmoz.Oraingoan, baina, her...
Oraingoan, baina, herritar guztiei zabaldu diete Zerutxukoek dantzarako gonbidapena. Horrela, 6 urtetik gorako ume, gazte eta heldu guztiak animatu nahi dituzte kalejiran parte hartzera.
Tailerra
Kalejirarako prestatzeko gainera, tailer bat antolatuko dute Zerutxukoek. Otsailaren 18an 11:00etatik aurrera emango dute tailerra, Uhagon kulturgunean: Lantzeko txapelak egin eta dantza ikastaro txiki bat eskainiko dute. Mozorroak prestatzeko zenbat material behar duten jakiteko, otsailaren 16a baino aurretik Ixaie lurrindegian izena emateko eskatu dute dantza taldekoek, eta bakoitzak bere txapela eraman behar duela ere zehaztu dute, lastozkoa, hain zuzen.
Dena prest dagoela, otsailaren 25ean 17:45ean elkartuko dira herritarrak Xemeinen, eta 18:00etan kalejiran joango dira herrian zehar.