Legarrak Bizenta Mogel saria irabazi du
Iraitz Legarra markina-xemeindarrak 35. Bizenta Mogel lehiaketaren lehen saria irabazi du, Iraganaren orbela ipuinagaz. Guztira, 33 lan aurkeztu dira lehiaketara, eta epaimahaiak joan den astean jakinarazi zituen irabazleen izenak, Azkoitiko udaletxean...

Iraitz Legarra markina-xemeindarrak 35. Bizenta Mogel lehiaketaren lehen saria irabazi du,
Iraganaren orbela ipuinagaz. Guztira, 33 lan aurkeztu dira lehiaketara, eta epaimahaiak joan den astean jakinarazi zituen irabazleen izenak, Azkoitiko udaletxean egindako ekitaldian. Lehen Mundu Gerra osteko Ameriketako Estatu Batuetan kokatu du istorioa Legarrak. Mafiaren inguruko narrazio bat da hark sortu duena, eta asko eskertu zuen bere lana saritu izana.