Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Zapato Azulari buruzko saio berezia egingo dute Ondarroako Radixu Irratiko 48 orduetan

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2017/02/08
48 orduko emanaldi berezia eskainiko dute Ondarroako Radixu Irratiako kideek, bariku [otsailak 10] arraltsaldean hasi eta domeka [otsailak 12] arraltsaldera bitartean. Tarte horretan hainbat programa eskainiko dituzte, eta ohi modura, irratsaio berezia ere prestatu dute Radixukoek. Iragarri dutenez, aurten Zapato Azulari buruzkoa izango da zapatuan [otsailak 11], 12:00etatik 14:00etara eskainiko dena. “Uztailaren 1ean 20. bidar egingo da Zapato Azule, eta horren inguruan ariko gara”. Eta bi orduko irratsaio berezia kaletik egiten saiatuko dira. Adierazi dutenez, aurretik beste hainbat emanaldi berezi egin dituzte kaletik, baina 48 orduen inguruan horrelako zer edo zer egin nahi duten estreinako aldia izango da. “Eguraldiak laguntzen baldin badu, irratsaio berezia Alamedatik egiteko asmoa dugu. Jendeak zertan ari garen ikustea ere nahi dugu eta”. Saioari berari dagokionez, Zapato Azularen historiaren errepasoa egingo dute, eta horretarako jaia antolatzen aritu izan direnen oroitzapenak eta bizipenak gogora ekarri nahi dituzte. Errepaso hori egiteko, gainera, gonbidatu bereziak izango dituzte. “Jaia Bolo-Bolok sortu zuen, eta aldizkariko hasierako jendea elkarrizketatzeko asmoa dugu”.
Radixu Irratiko kideak Zapatu Azulean kaletik zuzeneko saioa egiten

Radixu Irratiko kideak Zapatu Azulean kaletik zuzeneko saioa egiten

48 orduetan eskainiko diren beste saioak, bestalde, kanpandorreko estudiotik zuzenean emango dituzte. Eta Radixukoek jakitera eman dutenez, 21 irratsaio berezi emango dituzte etenik barik, barikuan 18:00etan hasita; ordu berean amaituko dira 48 orduak, domekan. Zapato Azulari buruzko saioagaz gain, asteburuko maratoiari begira beste saio berri bat ere eskainiko dela azaldu dute Radixukoek. “Kritikal blues saioa egiten dutenek, beste bi orduko saio bat asmatu dute 48 orduko saioari begira; rockari buruzko Kritikal rock saioa, hain zuzen“.
Radixukoak iazko 48 orduetako saio berezian

Radixukoak iazko 48 orduetako saio berezian

Bestelakoan, parrilan dauden beste hainbat programa entzuteko aukera izango dute entzuleek, eta baita, desagertutako The adicts, SDR, Hilbera, Ondarruko hooligansak, Kafe ole, Jon Porruren ortua, KBB eta Naranja azule saioak egiten zituztenak batu, eta emanaldi berezia egiteko batuko dira egunotan. Saio horietan guztietan, gainera, herriko gaztetxoek egiten dituzten Bota bosteku, Lorituk FM eta Ganberruk FM entzuteko aukera ere egongo da. Asteburuan 105,5 FM sintonizatzen duenak, oro har, denetik entzuteko aukera izango duela azpimarratu dute: solasaldiak, magazineak, elkarrizketak, askotariko musika emanaldiak… Eta egunerokoan modura, sarearen bidez ere entzun ahalko dira saio horiek, Radixuren atarian sartuta. EGITARAUA:
  • Otsailak 10, barikua:
    • 18:00-20:00: Time to roots.
    • 22:00-24:00: Toleta apurtu.
  • Otsailak 11, zapatua:
    • 00:00-02:00: Kafe ole.
    • 02:00-04:00: Jon Porruren ortua.
    • 04:00-06:00: KBB.
    • 06:00-09:00: OST.
    • 09:00-12:00: Hilbehera + SDR.
    • 12:00:14:00: Zapato Azula irratsaio berezia.
    • 14:00-16:00: Terranobako salau.
    • 16:00-19:00: The adicts.
    • 19:00-22:00: Sputnik VIP.
    • 22:00-24:00: Kritikal rock.
  • Otsailak 12, domeka
    • 00:00-04:00: Kritikal blues.
    • 04:00-06:00: Bon vivant.
    • 06:00-09:00: Ondarruko hooligansak.
    • 09:00-11:00: Naranja azule.
    • 11:00-12:00: Bota bosteku.
    • 12:00-13:00: Lorituk FM.
    • 13:00-14:00: Ganberruk FM.
    • 14:00-18:00: Azken mohikanoak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.