Ainara Santamaria maitasun erromantikoaz ariko da, gaur, Uhagonen
Maitasun erromantikoak musikagintzan duen presentzia ikertu du Ainara Santamariak (Berriatua, 1988), eta ateratako ondorioak azalduko ditu gaur, 19:00etan, Uhagon kulturgunean emango duen hitzaldian.Gazteengan eragin handia duen musikagintzak, egun, or...
Gazteengan eragin handia duen musikagintzak, egun, orokorrean, eredu erromantikoa berproduzitu, eta, ondorioz, indartu egiten duela dio Santamariak, eta kantuetako letra kritikoak dituzten musika talde gehienek maitasunari buruz abestean, topiko erromantikoak erreproduzitzen dituztela, horrek entzuleengan kontraesan gutxi sortzen duelarik. «Maitasunari eraldaketarako funtziorik ez zaio aitortzen, oraindik pertsonala politikoa denaren ideian, emozio eta afektibitatearen esparrua kanpoan uzten dugu», aurreratu du.