Bigarren urtez lehiatuko dute nesken eta mutilen arteko txapelketa, eta
26 bikotek izena eman dute.
Bihar [otsailak 10] arratsaldean izango dira lehenengo partidak, eta domeka eguerdian [otsailak 12] argituko da zein den aurtengo bikote txapelduna.
Palan jokatuko duten herritarrek udaletxean edo herriko tabernetan izena eman, eta izena ematerakoan kanporaketak zein egunetan (barikuan edo zapatuan) lehiatu nahi dituzten zehaztu dute. Hain zuzen ere, bikoteka bakoitzak
gutxienez hiru sailkapen partida jokatuko ditu egun berean (bikotekideek kolore bereko kamisetak izan behar dituzte soinean). Partida guztiak
12 tantora izango dira.
Multzo bakoitzeko lehen sailkatuek domekan jokatuko dituzte azken neurketak, eta txapelketa amaitzean, elkarrekin bazkalduko dute.
Gaur [otsailak 9] da bazkarirako txartelak udaletxean erosteko
azken eguna (15:00ak arte). Umeek 5 euro ordaindu behar dituzte, eta nagusiek, ostera, 15 euro.
Txapelketaren egutegia:
- Otsailak 10 [barikua]: 17:00etatik 21:00etara.
- Otsailak 11 [zapatua]: 11:00etatik 22:00etara.
- Otsailak 12 [domeka]: 10:00etatik 14:00etara.