Parekidetasun eta jaien batzordeen bilerak egingo dituzte
Munitibarko Parekidetasun batzordeak batzarra egingo du bihar, 19:00etan. Udal aretoko batzar gelan elkartuta, 2016ko balorazioa egin, eta aurtengo plangintza zehaztuko dute parte hartzaileek.Bestalde, kultura eta jai batzordeak bilera deitu du zapatur...
Bestalde, kultura eta jai batzordeak bilera deitu du zapaturako. Zehatz esateko, 12:30ean ipini dute ordua, udal aretoko batzar gelan.
Bertan, San Bizente jaien balorazioa egin, eta San Pedro eta Andra Mari jaiei buruz berba egingo dutela jakitera eman dute.