Otsailean greba egitera deituta daude zahar etxeetako langileak. ELA sindikatuak deituta, langileen baldintzak hobetzeko borroka hasi zutenetik guztira
100 egun greban egin dituzte langileek. Lan baldintzak hobetzea da aldarrikatzen dutena, eta hasieran egin zituzten eskarietatik bat bera ere ez du onartu patronalak.
Lea-Artibai eta Busturialdean, baina, greba egiten duten langileak gutxi dira; zahar etxeetan lanean daudenak ere gutxi direlako. «Eskualde horietako zahar etxeak txikiak edo ertainak dira.
Zentro askotan 20 langile baino gutxiago dira». Gutxieneko zerbitzuak bete behar dituzte, %80; beraz, behargin gutxik dute greba egiteko aukera. «Dena den, eskualde horietako langileek, lan orduetatik kanpo, bat egiten dute mobilizazioekin», azaldu du Gernika-Durango eskualdeetan ELAren arduradun Jose Ramon Lasargurenek.
Zahar etxeak kudeatzen dituzten enpresek urteko lanaldia 3 ordu murrizteko proposamena egin zion?ELAri; orain 1.698 ordu egiten dituzte urtean, eta ELAk eskatzen duena da 1.592era murrizteko
Urriaren 3an egin zuten bi aldeek azken bilera, baina emaitzagaz ez dago ados ELA sindikatua. Lasargurenek azaldu duenez, batzar hartan patronalak «adarra jo» zien.
Bizkaiko zahar etxeetako langileak, Bilbon protesta egiten. Argazkia: ELA
Urteko lan jardunaldia 106 ordutan murriztea da ELAk egiten duen eskarietako bat, eta zahar etxeak kudeatzen dituzten enpresek urteko lanaldia 3 ordu murrizteko proposamena egin zion?ELAri. «Orain zahar etxeetako langileek 1.698 ordu egiten dituzte urtean, eta guk eskatzen duguna da lanordu horiek 1.592era murrizteko».
Bestalde, gutxieneko soldata 1.200 eurokoa izatea da sindikatuak egin duen beste eskarietako bat; «gaur egun zahar etxe kontzertatuetako langileek hori baino askoz gutxiago kobratzen dute», argitu du Lasargurenek.
Era berean, beharginek laneko gaixotasunengatik edo lan istripuengatik hartzen dituzten
gaixoaldiak %100 ordaintzeko ere eskatzen du ELA sindikatuak. Lasargurenek dioenez, zahar etxeetako langileen kasuan, gainera, laneko gaixotasun asko egoten dira.
Horrez gain, bi urteko epean
soldata 100 euro igotzeko ere eskatu dute. «Hala ere, patronalak poposatu zigun soldata igoera huskeria bat zen, oso gutxi». Enpresek hobekuntza gutxi eta hitzarmena lau urterako sinatzea nahi zutela azaldu du ELAren ordezkariak. Langileek hitzarmena beraiek exijitzen dituzten baldintzekin eta bi urterako sinatzea eskatzen dute.
Aldundiaren ardura. Sektore horretako langile gehienak emakumezkoak dira, eta pairatu behar duten «ezkutuko matxismoa» ere aipatu du Lasargurenek. ELAko Txiki Muñozek ere argi esan du emakumeak ez balira, zahar etxeetako gatazka konponduta legokeela honez gero.
Bitartean, zahar etxeak kudeatzen dituzten
enpresek irabazi handiagoak dituztela dio Lasargurenek: «Greban dauden langileei egun horietan ez diete soldatarik ordaintzen, baina erabiltzaileei zerbitzu osoagatik ordainarazten diete, greba egunetan zerbitzu hori murritzagoa den arren».
Bestalde, ELAkoak kritikatu du zahar etxe kontzertatuak izan arren, erabiltzaileek garestiegi ordaindu behar dutela jasotzen duten zerbitzua. Bizkaiko Foru Aldundiaren politika ere salatu du. Dioenez, aldundiak diru kopuru bat bideratzen du zahar etxeetan lekuak eskaintzeko. Baina diru hori gastatzen duenean ez ditu leku gehiago eskaintzen, zahar etxeetan oheak libre egon arren.
Eskaria eskaintza baino handiagoa dela dio Lasargurenek, baina legeek oztopatu egiten dutela eskari horri dagokion eskaintza ematea.
Bizkaian 147 zahar etxe kontzertatu daude, eta 11.000 pertsona inguru artatzen dituzte. Horiek dituzten 7.500 oheetatik 5.000 inguru finantzatzen ditu Bizkaiko Foru Aldundiak. Hori dela eta, zahar etxeetako langileen arazoa konpontzea aldundiaren ardura da.