Alkartasunakoek herritarrekin ospatu gura dituzte aratusteak
Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldea aratusteak prestatzen hasi da. Otsailaren 25ean, urtero egin legez, Bermeotarrak fanfarreagaz batera, Lantzeko inauteriak kaleratuko dituzte eta kalejiran ibiliko dira. Hala ere, kalejira hori herritarrekin batera egi...
Lantzeko inauterietako dantzak prestatzeko doako ikastaroa antolatu dute, interesa duten horientzat, «herritarrek aitzakiarik ez edukitzeko».
Ikastaroa datorren zapatuan egingo dute, 11:00etan hasita, Gizarte eta Kultura Etxean.
Otsailaren 25eko kalejira 12:30ean hasiko da, eta mozorroa oso erraza dela diote, «marroiz janztea baino ez dago».