EH Bilduk 'Gernika' Gernikara ekartzeko eskatu du
EH Bilduk Picassoren Gernika margolana Gernika-Lumora ekartzeko eskaria egingo du Euskal Herriko udalerrietan. Mozioa aurkeztuko du horretarako. Zapatuan Gernikan egin zuten agerraldia, eta bertan bildu ziren Marian Beitialarrangoitia diputatua, Jasone...
Azaldu zutenez, margolanak EH Bildurentzat esanahi berezia dauka. Jasone Agirre legebiltzarkideak esan zuen Pablo Picassok koadroa margotu zuenetik mundu zabalean egin dela ezaguna «gerra eta herritarren zapalkuntza salatzen dituelako», eta EH Bilduk balio guzti horiekin bat egiten duela.
Legebiltzarkidearen esanetan, Picassoren margolanak ez du zentzurik Gernikari lotuta ez badago, herri horrek sufritu zuelako margolan horrek salatzen duena. «Horregatik uste dugu Picassoren Gernikak Gernikan egon behar duela», aipatu zuen. Agirrek gaineratu zuen askotan egin dutela eskari hori, baina Madrileko gobernu ezberdinek beti ezezkoa eman dutela, eta horretarako arrazoi teknikoak argudiatzen dituztela. «Hala eta guztiz ere, guk uste dugu Euskal Herriko erakundeek badutela nahikoa gaitasun tekniko
margolan hori Gernikara ekartzeko», esan zuen.
Interesak
Hala, EH Bilduren ustetan, Espainiako Gobernuak «interes ekonomikoak eta politikoak» dauzka margolana Madrilen geratu dadin.
Hego Euskal Herriko udalerrietan ez ezik, mozioa Bizkaiko Batzar Nagusietan, Gasteizko eta Iruñeko parlamentuetan eta Madrilen ere aurkeztuko du EH Bilduk.