Abaroaren erabilera zehazteko proiektua lantzen hasiko da udala
Lekeitioko Udala Abaroa Jauregiaren erabilera zehazteko proiektua lantzen hasiko da. Eraikinak izan ditzakeen erabilera aukerak mahairatuko dituen proiektua egin nahi dute. Abiapuntua eraikina beharrezko guztiagaz hornitu eta balioan jartzea izango del...
Hasteko lizitazio prozedura zabaldu dute, eta proiektua zehaztu eta idazteko epea 9 hilabetekoa izango dela azaldu dute. Udalak jakitera eman duenez, kontuan izango dute herritarren iritzia. «Epe honen lehen fasean herritarren parte hartzea bultzatuko da, Lekeitio zure erara prozesuaren ildoari jarraituz».
2016an Abaroa jauregiko teilatua konpondu zuten; aurten, berriz, proiektua zehazteko asmoa erakutsi du udalak.