Emakume palestinarren errealitatea mintzagai izango da etzi, Etxelilan
Ondarroako Udal Berdintasun Batzordeak eta UNRWA Euskadi (Ekialde Hurbilean dauden Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia) agentziak antolatuta, Emakume palestinarren ahotsak hitzaldia eskainiko da etzi, 18:00etan, Etxelilan.Azaldu dutene...
Azaldu dutenez, berbaldian Gazatik datozen Heba Nuseibeh (Women’s Center for Legal Aid and Counselling elkarteko komunikazio arduraduna), Mayson Qawasme (Hebron Wafa Palestinako albiste agentziaren ordezkaria, Woman Active Society of Hebron elkarteko zuzendaria, MIFHTA gobernuz kanpoko erakundearen koordinatzailea eta WILPF taldeko kidea) eta Ohaila Shomar ( Jerusalemen sortutako irabazi asmorik gabeko Sawa elkarte feminista eta laikoaren zuzendaria) emakumeen elkarte palestinarretako hiru ordezkariek parte hartuko dute. «Esperientziak elkartrukatzera datoz Palestinako hiru emakume hauek. Hango errealitateaz eta beraien borrokez jardungo dute hitzaldian». Amal Syam ere berbaldian parte hartzekoa zen, baina Gazatik irteteko baimena lortzeko arazoak eduki ditu.
Ingelesez
Hitzaldia ingelesez izango da, baina momentuko itzulpena egongo da. Nahi duenarentzat, gainera, haurtzaindegi zerbitzua ere egongo da. Baina zerbitzu horren beharra dutenek aurretik egin beharko dute eskaera.
Hiru gonbidatuek, bestalde, Ondarroa ezagutu, eta Etxelilako dinamika gertutik ikusteko aukera edukiko dute etzi, hitzaldiaren aurretik.