HAPOri buruzko dudak argitzeko aukera daukate bizilagunek
Ispasterko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra hasiera batean onartzea erabaki zuten urtarrilaren 26ko osoko bilkuran, eta idazketa burutu zuten teknikariek hitzaldi informatiboa eman zuten aurreko astean, Iñigo Egiluz aretoan.Era berean, interesa dauk...
Era berean, interesa daukaten herritarrek espedientea udaletxean kontsultatzeko aukera dute, astelehenetik barikura, 10:00etatik 14:00etara.
Horregaz batera, espedientearen edukiak azaldu, eta bizilagunek izan ditzaketen zalantzak argitzeko asmoz, astean bi egunetan teknikariekin egoteko aukera eskaintzen du Ispasterko Udalak. Asteon jarri dute martxan zerbitzua, eta apirilaren 6ra arte egongo da.
Teknikariekin elkartzeko, aurretik txanda eskatzea beharrezkoa dela jakitera eman dute, eta horretarako telefono zenbaki honetara deitzea eskatu dute: 94-684 29 99.
Teknikariak eguaztenetan eta eguenetan egoten dira udaletxean. Eguaztenetan 09:00etatik 14:00etara dute harrera ordutegia, eta eguenetan, 16:00etatik 19:00etara.
Iradokizunak
HAPO hilaren 10ean aurreko barikuan argitaratu zuten Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, eta interesatuek aztertu edota nahi dituzten ohar zein iradokizunak aurkezteko bi hilabeteko epea zabaldu zuten.