'Karramarro' antzezlanagaz iritsiko da Bermeora Korrika Kulturala o.z.
Aurrera doaz Korrika Kulturalaren baitako ekintzak Euskal Herrian. Horri lotuta, Bermeon, Karramarro antzezlana ikusteko aukera egongo da etzi. Ikuskizuna 21:00etan hasiko da, Nestor Basterretxea aretoan.Eider Rodriguezen, Miren Agur Meaberen eta Marce...
Eider Rodriguezen, Miren Agur Meaberen eta Marcela Lacuberen testuetan oinarritutako bakarrizketa Eneritz Artetxe aktore gernikarrak antzezten du.
Kostaldeko hondartza nudista sofistikatuenean, gorputz lirain, gihar puztu, depilazio eta tatuaien erdian, bat-batean, 40 urte inguruko emakume bitxi bat agertzen da goitik behera estalita; mihi zorrotz eta lotsagabe batez bere bizipenei eta inguruari buruzko gogoetak kontatuko ditu.
Sarreren prezioa 6 eurokoa da, eta eskura daude Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean, orotariko kutxazainetan edo www.kutxabank.es webgunean. Gazte, adineko, langabetu eta dibertsitate funtzional fisiko eta sentsoriala dutenek leihatilan erosiz gero, %25eko deskontua dute.