Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lapurretan egin dute Mutrikuko hainbat tabernetan

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2017/02/15
Ertzaintzak jakitera eman duenez, Mutrikuko bi tabernetan lapurretan egin dute. Eta, horrez gain, beste taberna batean ere lapurretan egiten saiatu dira. Zehatz esanda, Aranzubi eta Goiti Behera tabernetan sartu dira lapurrak. Herrizaingo sailak igorritako datuen arabera, 05:10ean jaso dute lehen abisua, Aranzubi tabernatik. “Dakigunaren arabera, auzoko batek eman du lapurretaren berri 05:00ak inguruan. Argia piztuta ikusi dute, eta bertatik hiru pertsona ikusi dituzte ihesean irtetzen. Jabea bertara ailegatu denean, Ertzaintzaren patruilak ate aurrean aurkitu ditu”, adierazi dute tabernako langileek. Baieztatu dutenaren arabera, lapurrak ate nagusitik sartu dira tabernara. “Burdin hesia apurtu eta ateko sarraila apurtuta aurkitu ditugu”. Gaineratu dutenez, tabako eta txanpon makina apurtu dituzte lapurrek, eta barruan zegoena ostu dute. “Ez dugu beste ezeren faltarik somatu”. Goiti Behera tabernan, bestalde, tabako eta txanpon makinak hustu dituzte, eta horrez gain, kutxan zegoen dirua ere eraman dute. Goiti Beheran ere, ate nagusiko sarraila apurtuta sartu dira. “Lagun batek deitu digu tabernako atea zabalik zegoela, eta lapurretan egin digutela esaten. Auzokoen arabera, 04:00-05:00ak inguru horretan jendea kaletik sumatu dute”. 09:00etan Batzokiko taberna irekitzera joan direnean, aldiz, lapurretan egiten saiatu direla jabetu dira. “Atea indarrez irekitzen saiatu dira, baina ez dute lortu. Hori bai, sarraila berria jarri beharko dugu, hondatuta utzi dute eta”. Herrian, bestalde, Etxekalte elkarte gastronomikoan ere ostu egin dutela zabaldu bada ere, elkarteko arduradunek hori gezurtatu diote HITZAri. Itxura guztien arabera, goizaldean izan dira lapurretak, eta Ertzaintzak nabarmendu dutenez, gertatutakoa ikertzen ari dira. Oraingoz, ez dago atxiloturik.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.