Auto batek emakume bat harrapatu du Mutrikun
Gaur [otsailak 16] 12:40ean gertatu da istripua, Mutrikutik igarotzen den GI-638 errepidean (4,7 kilometroan). Ertzaintzak jakitera eman duenez, auto batek emakume bat harrapatu du eta zauritua Donostiako Hospitalera eroan dute.
Udaltzainek azaldu dutenez, Txoko tabernaren parean gertatu da istripua. “Emakumezkoa espaloi gainetik zihoan, eta autoak kontrola galdu du eta espaloi gainera igo da”.