Arrasteontziak berdel nahikoa arrantzatzen ari badira ere, baxurako ontziek berdela harrapatzeko asmoagaz jarraitzen dute. Gaur [otsailak 16], esaterako, berdel ale batzuk deskargatu dituzte Ondarroako portuan, baina kopurua, oro har, ez da oso deigarria. “Esperantza laister berdeletagaz hastea da, baina ezin topata jarraitzen dute”, azaldu dute Kalare Deuna kofradiako ordezkariek.
Zehatz esanda,
bi ontzik 640 kaxa berdel porturatu dituzte gaur goizean. “Batek, 420 kaxa, eta, besteak, beste 240”. Kofradiak igorritako datuen arabera, nahikoa gaztea izan da arraina; kiloan lau bat alekoa. Prezioari dagokionez, kiloa, bataz beste, 2,5 euroan saldu da.
Arrantzaleak gaur goizean sardina pisatzen, Ondarroan
Arrantzaleak, bestelakoan,
kostaldetik hurre ari dira egunotan arrantzan. Bederatzi ontzi dabiltza Ondarroan arraina deskargatzen, eta, batez ere, sardina eta parrotxa lehorreratu dute. Parrotxa gehiena, gainera, antxoagaz nahasirik datorrena izan da. “Gaur, esaterako, parrotxa kiloa 1,70-2 euroan saldu da, baina, antxoagatik gehienbat”.
Oro har, ez dute sardina kopuru handirik porturatu. Gaur [otsailak 16], esate baterako, 200 kaxa edo gutxiago deskargatu ditu bakoitzak. Teilagorrietan dabiltzan ontziek, bestalde, arrain kopuru gehiago lehorreratu dute. Batek, esaterako, 1.000 kaxa deskargatu ditu gaur.
Asteko salmenta:
- Sardina. 58.041 kilo; 64 zentimo, bataz beste.
- Parrotxa. 53.200 kilo; 94 zentimo, bataz beste.
- Boba. 10.643 kilo; 44 zentimo, bataz beste.
- Urreburua. 3.700 kilo; 8,71 euro, bataz beste.
- Sarboa. 1.063 kilo; 5,60 euro, bataz beste.
- Txitxarro zuria. 2.214 kilo; 4,50 euro, bataz beste.