Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Binakako Urrezko Aizkora Txapelketaren finalerako txartela lortu du Ugaitz Mugertzak

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2017/02/20
XVII. Urrezko binakako aizkolari txapelketa-Eusko label sariaren finalerako txartela lortu dute Ugaitz Mugertza mutrikuarrak eta Aitzol Atutxa dimoztarrak. Txapelketaren azken hiru urteotako irabazleek, hala, laugarren finala jokatuko dute martxoaren 5ean Azpeitiako Izarraitz pilotalekuan, Iker Vicentek eta Ruben Saralegik osatutako bikotearen eta Xabier Orbegozo Arria V.aren eta Joseba Otaegiren aurka. Hiru bikoteak oso itxura ona emanda ailegatu dira finalera, eta lehia ziurtatutako dagoela diote adituek. Mugertza II.ak eta Atutxa II.ak, hain zuzen ere, domekan [otsailak 19] Juanjo Lopez Azpilikuetaren eta Eneko Otañoren aurka Oñatin jokatutako finalaurrekoa irabazita lortu dute finalerako txartela. Finalerdi bikaina jokatu zuten, eta lanak amaitzeko 21 minutu eta 28 segundo behar izan zituzten; bigarren sailkatuek baino minutu 1 eta 5 segundo gutxiago –22 minutu eta 33 segundoko marka ezarri zuten Azpilikuetak eta Otañok–.
Aitzol Atutxa eta Ugaitz Mugertza, finalerdia jokatu eta gero

Aitzol Atutxa eta Ugaitz Mugertza, finalerdia jokatu eta gero. Argazkia: Egursport

Aizkolari mutrikuarra pozik agertu da finalerako txartela lortu ondoren. Adierazi duenez, asko zegoen jokoan, eta hasierako probetan lortutako minutu 1 eta 29 segundoko abantailari esker irabazi zuten norgehiagoka. “Lehenengo lau probatan aurretik ibili ginen, eta hor lortutako abantaila oso lagungarria izan genuen. Egia esan, segundo horiek asko balio dute, eta eskerrak segundo horiei, garaipena lortu genuen”. Gaineratu duenez, lan erdian nahikoa arazo izan zituzten enborrek zituzten adarrekin. “Bukaeran, zorte oso txarra izan genuen, sei enborretik guztiak adarrez beteta egon ziren eta. Horrelakoak askotan gertatzen dira; zozketa bidez hainbeste adar tokatu zitzaizkigun, eta ez ginen gustura ibili. Nik, esaterako, oso gaizki pasatu nuen, eta asko sufritu ere. Aurkariak gerturatzen ikusi nituen, eta oso urduri ipini nintzen. Eskerrak aurretik denbora tarte txiki bat pilatuta genuen; izan ere, ez genuen ezertarako tarterik eduki”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.