Emozioz betetako partidagaz amaitu da beteranoen ligaxka
Azken aurrekoak jokatuko dituzte pilotariek hurrengo bi domeketan. Bi partidatara jokatuko dira, eta biak irabazi beharko dira aurrera egin ahal izatekoLigaxkako azken partida jokatu zuten domekan Lekeitioko trinketean, eta lehen postua erabakita geldi...
Azken aurrekoak jokatuko dituzte pilotariek hurrengo bi domeketan. Bi partidatara jokatuko dira, eta biak irabazi beharko dira aurrera egin ahal izateko
Ligaxkako azken partida jokatu zuten domekan Lekeitioko trinketean, eta lehen postua erabakita gelditu zen. Alde batetik, Astigarraga eta Egaña partidarik galdu barik zeuden, eta bestetik, Telleria eta Conde bakarra galduta, beraz, espero bezain bizia izan zen partida. Azkenean, baina, lehen postua Astigarraga eta Egañarentzat izan zen.Telleria mallabiarrak eta Conde elgoibartarrak serio hasi zuten partida, eta, ondorioz, markagailuan aurretik eta agintzen joan ziren 20 eta 16 tantora arte. Orduan ailegatu zen Astigarraga eta Egañaren susperraldia. Astigarragaren sakeari esker 20 eta 22 jarri ziren aurretik debarra eta mendarotarra, baina Telleriak parti- daren pisua beregan hartu zuen, eta ezker erremate indartsuari esker, partidari buelta ematea lortu zuten, 30 eta 22 irabaziz.
«Emaitza horregaz, bikote biak berdinduta gelditzen ziren ligaxkan, eta azken aurrekoak erabakitzeko, berdinketa hautsi beharra zegoen», azaldu dute txapelketaren antolatzaileek. Beraz, partida berria segituan jokatzea erabaki zuten, 22 tantora.
Emozioa azkenera arte luzatu zen. Astigarragak sakeaz baliatuz eta atzea ondo zainduta, eta Egaña indartsu bategaz lagunduta, partida bere alde jartzea lortu zuen. Horrela, 22 eta 18 irabazi zuten debarrak eta mendarotarrak, Telleria eta Conderen ahaleginak hutsean gelditu zirelarik.
Bi partida domekan
Ligaxka amaituta, datozen domeka bietan azken aurrekoak jokatuko dira. Domeka honetan, 10:00etan, Telleria eta Conderen eta Beraza eta Etxebarriaren arteko norgehiagoka jokatuko da, eta dema polita izan daitekeela aurreikusten dute antolatzaileek. 11:00etan, berriz, Moral eta Laka bikotearen eta Astigarraga eta Egaña bikotearen arteko partida jokatuko da.
Antolatzaileek azaldu dutenez, azken aurrekoak bi partidatara jokatu behar dira, eta finalera heltzeko biak irabazi behar dira. «Berdinketa egonez gero, hirugarren partida erabakigarri bat jokatu beharko da martxoaren 26an, finalistak izendatzeko».