Hondakin sistema berriaren inguruko bigarren auzo batzarra egingo dute Ondarroan
Aste honetako batzarra barikuan [otsailak 24] egingo da, 19:00etatik aurrera, Kofradia Zaharreko 2. solairuan. Udal iturriek nabarmendu dutenez, hondakin sistema berriaren funtzionamenduaren inguruko azalpenak emateko batzarra San Ignazio, KamiƱalde eta Alde Zaharreko auzokideei zuzenduta egongo da. Herritarrek, oro har, izan ditzaketen zalantzak argitu ahal izan dituzte.
Maiatzetik aurrera ezarriko da Ondarroan hondakin organikoak eta errefusa batzeko sistema berria, eta udalak jakitera eman duenez, aurrerago ere falta diren herriko beste auzoguneei zuzendutako bilerak egingo dira. “Udalarentzat garrantzitsua da herritarrek sistema berria ondo ulertzea, eta horregatik beharrezkoak diren bilerak egiteko prest dago. Ondarroan %30a baino ez dugu gaika biltzen. Eta kopurua azken urteetan igo bada ere, oraindik lortu behar ditugun helburuetatik urrun gaude”, azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga herriko alkateak. Udalak, era berean, funtzionamendu aldaketagaz gaika jasotako hondakinen kopurua igotzea espero du.