Txileko koloreekin jantzi dute Markina-Xemein
Lea Artibai Ikastetxean dauden Txileko ikasleek antolatutako Txileko kulturaren erakustaldian murgildu ziren domekan, markina-xemeindar asko. 12:00etan eman zioten hasiera jaialdiari, eta arratsaldera arte, musika, dantzak eta Txileko sukaldaritza dast...

Lea Artibai Ikastetxean dauden Txileko ikasleek antolatutako Txileko kulturaren erakustaldian murgildu ziren domekan, markina-xemeindar asko. 12:00etan eman zioten hasiera jaialdiari, eta arratsaldera arte, musika, dantzak eta Txileko sukaldaritza dastatzeko aukera eskaini zuten Plazabarripean. Txileko giroan ondo sartzeko, gainera, Bilbon bizi diren txiletarrez osatutako Chile Lindo dantza taldearen erakustaldia egon zen frontoi txikian.