20.000 euroko bermea ordaindu eta gero, gaur [otsailak 25] geratu da aske abokatua. Goizean ordaindu dute Arantza Zuluetaren fidantza, eta
eguerdian irten du Cadizko (Espainia) Puertoko III. espetxetik. Kartzela kanpoan zain eduki ditu hainbat senide eta lagun, eta Euskal Herrira bidean da momentu honetan.
2014ko urtarrilean atxilotu zutenetik,
behin-behineko espetxealdian izan dute Zulueta: epaiketarik barik, urrunduta eta bakartuta. Eta hiru urteren ostean,
kartzelatik ateratzeko aukera eman zion atzo Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko 3. Sekzioak:
20.000 euroko bermea ordainduz gero, kartzelatik ateratzeko aukera eman zion Auzitegi Nazionaleko Zigor arloko 3. sekzioak. Besteak beste, kartzelan eduki duten denboran ihes egiteko arriskua txikitu egin dela adierazi dute epaileek.
Libre geratu ostean, abokatua hamabostero aurkeztu beharko da gertuen duen epaitegian, eta ezin izango du Espainiako Estatutik irten.
Arantza Zulueta lagun eta senideekin, libre geratu ostean
Arantza Zulueta espetxetik kanpo geratu eta gero