Debabarrena Berritzen proiektua aurkeztuko dute, eskualdeko berrikuntza sozialean eragiteko
Debegesaren eta Elhuyar Aholkularitzaren ekimenez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Debabarrena Berritzen proiektua jarriko da martxan. Eskualdeko berrikuntza sozialean eragin nahi du proiektuak. “Proiektuaren helburu nagusia da egungo erronka sozialei erantzun propioak eta egokiak emateko eskualdeko gaitasuna hobetzea eta berrikuntza sozialean ardaztutako dinamika iraunkor bat sortzea”.
Egitasmoa martxotik azarora bitartean garatuko da, eta eguztenean [martxoak 1] emango dute ezagutara, Debegesaren egoitza nagusian, Eibarren. Horretarako, askotariko eragileez osatutako topagunea antolatu dute, 09:00etatik 11:00etara. “Egitasmoaren berri emango da, eta zenbait esperientzia interesgarri ere ezagutzeko aukera izango da, beraiengandik ikasteko”. Hain zuzen ere, Debabarrenean garatzen ari diren hainbat proiektu berritzaile ebaluatuko dira, eskualdean dagoen berrikuntza sozialaren gaitasunaz jabetu, eta abiatzen diren proiektuaren bidez sortzen den gizarte, ekonomia eta ingurumen inpaktua hobetzeko helburuarekin.
Eguazteneko saioan parte hartzeko interesa dutenek komunikazioa@debegesa.eus posta elektronikora idatzita edo 943-82 01 10 telefonora deituta eman dezakete izena.