Igerilari, tenislari, txirrindulari, dantzari, eskrima edota hockey jokalariz mozorrotuta, Ispasterko eskolako ikasleek emanaldia eskaini dute goizean, frontoian.
Txikienetatik hasi eta nagusienetaraino antzezpen eta dantza saioak egin dituzte. Olinpiar jokoen lastargia piztuta hasi dute emanaldia, eta amaitzeko maila guztietako ikasleak elkartu, eta olinpiadetako kanta abestu dute euskaraz.
Dantza emanaldien ostean, ume, ikasle, guraso zein ikuskizunaz gozatzera hurbildu diren gainontzeko herritarrak hamaiketakoa izan dute.
Gero, nahi dutenek Herriko Tabernan bazkalduko dute.
HONEKIN LOTUTA: Inauterietako orrialde orokorra