Atzo [otsailak 27] eguerdian dozenaka izurde handi (Tursiops truncatus) ikuskatu zituzten Ondarroako uretan. Julen Elustondo eta Luis Mari Bedialauneta aitonak, zehazki, Sagustan eta Atxaspi bitartean ikusi zituzten zetazeoak, arrantzan ari zirela. “Kostaldetik gertu-gertu ikusi genituen izurdeak. Atxaspitik 100-150 metro ingurura egongo ginen, gutxi gorabehera. Kopuru aldetik ere asko ikusi ditugu batera, 100dik gora ere egongo ziren”, adierazi du Elustondok, bideoaren egileak.
Aitonak eta ilobak azaldu dutenez, igerian ikusi zituzten izurdeak tamaina oso handikoak ziren, eta euren txalupa azpitik ere ibili ziren igerian. “Bideoa grabatzen ari ginela, bat edo beste saltoka ere ikusteko aukera izan dugu”.
Izurdeak, normalean, antxoaren atzetik ibiltzen dira. Adituek diotenez, horrenbeste izurde agertzeko arrazoietako bat izan ahal da antxoa hurre dabilela.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.