Zapatuko [otsailak 25] ospakizunen ostean, gaurkoa [otsailak 28] ere mozorrotzeko eguna izan dute Ondarroan, eta eguraldi txarra egin baldin badu ere, inauteri eguna goi-goitik ospatzeko aukera ez dute galdu nahi izan ondarrutarrek.
Eguraldi txarra tarteko, hain zuzen ere, hiru ikastetxeetako ikasleek Lantzoi jaunagaz batera egin beharreko kalejira bertan behera lagatzea erabaki dute. “Gaur goizean herriko hiru ikastetxeekin batera udalak egindako bileran hartu dute erabakia, eta, horrenbestez, goizerako programatutako ekintza guztiak bertan behera geratu dira”, azaldu dute udal iturriek. Hala, bestelako eran ospatu behar izan dute eguna ikasleek. Azken egunotan prestatuko koreografia landuak eta dantza bereziak, ikastetxe bakoitzeko jolastokian egindako jaialdietan plazaratu behar izan dituzte.
Inauterietako lehiaketa. Ondarroako inauterietako apainketa lehiaketa, berriz, Gaztedi tabernak eta Ibili dendak irabazi dute; epaimahaiaren iritziz eurak izan dira herriko “dotoreenak”. Tabernen kategoriako bigarren saria, ostera, Xirula tabernarentzat izan da, eta denden artean bigarren saria, aldiz, Urrusolo bitxitegiarentzat izan da. Sari banaketa ekitaldia Bekoizinin egingo da 18:30ean, Inauterietako playback txapelketa hasi baino lehen.
Eguraldiak uzten badu behintzat, iluntzeko akularen enterruarekin agurtu zituzten ondarrutarrek inauteriak. Zubi Zaharretik behera uretara botako dute Akula, baina uretara jaurti aurretik obispoak gauzak txarrak eroan eta ederrak ekartzeko eskatuko dio Akulari.
HONEKIN LOTUTA: Inauterietako orrialde orokorra
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.