Berriatuko Tarineko musikariek bi saio eskainiko dituzte ospitalean, bihar
Galdakao-Usansolo ospitaleko dialisi eta onkologia geletan egingo dute emanaldia. Ospitalean daudenen bihotzak «poztu» nahi dituzte ekintza solidarioagazBerriatuko Tarine Udal Musika Eskolako musikariek bi saio eskainiko dituzte bihar goizean, Galdak...
Galdakao-Usansolo ospitaleko dialisi eta onkologia geletan egingo dute emanaldia. Ospitalean daudenen bihotzak «poztu» nahi dituzte ekintza solidarioagaz
Berriatuko Tarine Udal Musika Eskolako musikariek bi saio eskainiko dituzte bihar goizean, Galdakao-Usansoloko ospitalean. Ekintza Euskal Herriko Musika Eskolen elkarteak antolatuta dago.Bosgarren urtez egingo dute ekintza solidarioa Tarinekoek. «Urtero bezala, gogotsu goaz, eta espero dugu entzuleek ere ekintza solidario honegaz gozatzea», azaldu dute.
Ekintzagaz, Tarinekoek musikaren laguntzagaz ospitalean daudenen bihotzak «poztu» nahi dituzte. Eta horretarako, eskainiko duten errepertorioa ere zabala izango dela aurreratu dute. «Denetariko piezak eskainiko dizkiegu».