Euskadiko Zaldi proben Txapelketako finala jokatuko da Etxebarrian
Etxebarriko probalekuak 2016ko Euskadiko Zaldi-mando Proben Txapelketaren finala hartuko du domekan. Lea-Artibai eta Busturialdeko hiru probalari sailkatu dira finalerako: Aulestiko Koba, Markina-Xemeingo Patxua eta Bermeoko Erauskin.Abere bakoitzak or...
Abere bakoitzak ordu erdiko saioa egingo du, Etxebarriko 800 kiloko harria aurrera eta atzera eramanda. Betiko modura, zaldi probak Euskadiko Herri Kirol Federakundeak kontrolatuta egongo dira, eta zaldiak saio bakoitza hasi baino ordubete aurretik pisatuko dituzte.
Lehia handia
Norgehiagoka 17:30ean hasiko da, eta lehia gogorra espero da, izan ere, finalean jardungo duten hiru probalariren abereek maila ona erakutsi dute 2016an egindako plazetan.