Ibon Iparragirre Alcala Mecotik lekualdatu dutela jakinarazi dute
Presoak Euskal Herrira etortzeko baimena eskatu zuen aurreko astean, eta litekeena da bertara bidean egotea. Gutun bidalketa kanpainak asteburuan jarraituko duPreso ondarrutarraren senideek atzo jakitera eman zutenez, Ibon Iparragirre herenegun atera z...
Presoak Euskal Herrira etortzeko baimena eskatu zuen aurreko astean, eta litekeena da bertara bidean egotea. Gutun bidalketa kanpainak asteburuan jarraituko du
Preso ondarrutarraren senideek atzo jakitera eman zutenez, Ibon Iparragirre herenegun atera zuten Alcala Mecoko espetxetik (Madrid, Espainia).Azaldu dutenez, presoaren aitaren osasun egoera «oso kritikoa» da, eta presoak berak Euskal Herrira etortzeko baimena eskatu zuen aurreko barikuan. Hori dela eta, Euskal Herrira (Basauriko edo Zaballako espetxera) bidean egon daitekeela uste dute. «Dakigunaren arabera, eguazten arratsaldean auto txiki batean atera zuten kartzelatik, baina ez dakigu beste ezer. Gure susmoen arabera, bidean dator, baina ez daukagu inolako ziurtasunik», azaldu zuen Gotzon Iparragirre Ibonen anaiak.
Espetxe aldaketaren berri, hain zuzen ere, beste preso baten senideak eman zion herenegun Iparragirreren familiari. «Beste preso baten senideak deitu zion amari, eta berak esan zion Ibon kartzelatik atera zutela».
Familiak nabarmendu duenez, une hauetan «zuhurtzia» beharrezkoa da. «Ez dakigu orain momentuan non dagoen anaia. Egia esan, lekualdeketa ez dakigu zenbat egunetan egingo duten ere. Beharbada ailegatu da, eta ezin izan digu deitu. Eta guk pentsatu arren Euskal Herrirantz dakartela, beste nonbaitera ere eraman dezakate. Izan ere, aurretik ere antzeko hainbat gauza ere gertatu zaizkio. Horrenbestez, bere dei bat jaso arte ez dugu ezer garbirik jakingo».
Iparra Galdu Baik plataformak jakitera eman duenez, bestalde, Berandu baino lehen, Ibon etxera! kanpainaren barruan egiten ari diren gutun bidalketa masiboak martxa onean jarraitzen du. Aurreratu dutenez, 420 bat gutun jaso dituzte, eta bidalketa egiten ere hasi dira.
Postalak ere bai
Otsailaren 26an bidali zituzten lehen gutunak, eta dagoeneko, 370 bat gutun Espainiako Auzitegi Nazionaleko espetxe zaintzarako Jose Luis de Castro Antonio epaileari bidalita daude. Bidaltzeke daudenak, berriz, datozen egunetan bidaltzen jarraituko dutela azaldu dute. «Egunero 40 bat gutun bidaltzen ditugu».
Kanpaina martxoaren 13an amaitzen da, eta asteburuan ere atxikipenak batzen jarraituko dutela azpimarratu dute. Bihar 10:30etik 14:30era bitartean Alde Zaharrean eta Alamedan jarriko dituzte mahaiak, eta etzi ere toki beretan egongo dira, 11:30etik 14:30era, leku
Plataformak gaineratu duenez Iparragirreri babesa helarazteko nahiagaz postal bidalketa ere egiten hasi dira.