Sarean ere galdeketari so
Apirilaren 2ari eta maiatzaren 7ari begira daude Hitzetako webguneak. Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdean erabakitzeko eskubidearen alde egiten dutenaren berri jasoko dute, atal berezietan.Gaur egun dena dago Interneten. Gaur egun Internet denean da...
Apirilaren 2ari eta maiatzaren 7ari begira daude Hitzetako webguneak. Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdean erabakitzeko eskubidearen alde egiten dutenaren berri jasoko dute, atal berezietan.
Gaur egun dena dago Interneten. Gaur egun Internet denean dago. Gaur egun zerbait denean Interneten ere bada. Gaur egun, ezer gutxi ez dago Interneten. Eta, Gure Esku Dago ere sarean dago. Sarea ere, herri galdeketari begira dago. Apirilaren 2ko eta maiatzaren 7ko olatuek informaziorako teknologia berriak zipriztindu dituzte.Atzerakontua hasita daukate Busturialdeko eta Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzetako webguneek. Atal berezia sortu dute biek. Beraz, Gure Esku Dago-ren informazioa 33 herrietako bizilagunen eskura dago, klik batean.
Apirilaren 2an egingo dute galdeketa Busturialdeko hainbat herritan, eta maiatzaren 7an Lea-Artibain eta Mutrikun. Bi olatuetarako geratzen diren egunak, orduak eta segundoak ere markatzen dituzte webguneek, eta albisteak, argazki galeriak eta bideoak aurki daitezke beren baitan: www. busturialdea.hitza.eus/gure-esku-dago/ eta www.lea-artibaietamutriku.hitza.eus/gure-esku-dago/. Ordenagailu, mugikor eta tabletean ikus daiteke; mugikorretik sartzerakoan, menuan dago atal berezia; ordenagailutik sartzerakoan, webgunearen azalean dagoen banerrean eta menuko bo- toietan du sarbidea.
Orain arte egin diren ekintzak, argazki galeriak, bideoak eta aurrerantzean egingo denaren berri jasotzen dute.
Era berean, #GureEskuDago traola erabiliz, Twitterren galdeketei buruz argitaratzen diren mezu guztiak biltzen dituzte; atal horretan aurkituko dute erabiltzaileek bere txioa.
Intraneta
Halaber, herri mugimendua IKT esparrutik lagundu asmoz, hack.in#badakigu informatika elkarte askeak ere webgunea sortu du, Bermeoko Gure Esku Dago-k eskatuta. Bertan, Bermeon bozkak kudeatzen lagundu gura duen intraneta sortu dute. hack.in#badakigu elkarteak interneten argitaratutako artikulu batek dioenez, galdeketen dinamika horrek dituen erronketako bat bozkak kudeatzeko modu aproposa aurkitzea da.
Bermeoko kasua aipatzen du, han lanean ari direlako. Apirilaren 2an, bizpahiru mahai jarriko dituzte zenbait gunetan, herritar guztiek bozkatzeko aukera izan dezaten. Horretarako, intranet moduan lan egin duen webgune bat beharko da. Beharrizan hori asebetzeko, WordPress CMS-a baliatu dute intranet lanak egingo dituen Gure Esku Dago herri intraneta sortzeko.