Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Giro ederra egon da Mutrikun, Gipuzkoako herriarteko bertso txapelketan

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku,Ondarroa
2017/03/08
Bertso afari giroan jokatu zuten aurreko zapatuan [martxoak 4] Gipuzkoako herriarteko taldekako txapelketa. 60 bat lagunen aurrean giro ederrean jokatu zen Arnope (Mutriku, Deba eta Mendaro) eta Hernani2 taldeen arteko norgehiagoka. Arnope taldetik Xabi Astigarraga, Imanol Lekunberri Txilin eta Antton Aizpuruak parte hartu zuten, eta Hernani2 taldetik, berriz, Oier Iurramendi, Iker Osa eta Iker Ormazabalek. “Aipagarria izan zen Iker Ormazabal gaztetxoak 16 urterekin erakutsi zuen ofizioa, eta entzuleengandik jaso zituen txaloak”. Eta Gaztetxean ederto batean afaldu eta gero, Unai Belaustegi gai jartzailea izan zuten gidari sei bertsolariek.
Arnope eta Hernani2 taldeko kideak, Mutrikun

Arnope eta Hernani2 taldeko kideak, Mutrikun. Argazkiak: Arnope taldea

Saioari hasiera Arnope taldeak eman zion, agur dotorearekin. Arraunak eskutan eta marinel jantzita, trikitiaren laguntzarekin bertsokatu zituzten Mutrikuko kantuak, eta giro beroa sortu zen hasieratik Gaztetxean. Agurren ondoren, “bizi eta azkar” joan zen saioa. Bi taldeek nahikoa saio parekatuak egin zituzten ofiziokako bertsoaldietan, puntu erantzunetan eta oinak emandako ariketetan. Saioaren amaieran gozamena eta irribarren nagusi izan ziren guztien ahotan. Sailkapenari dagokionez, Hernani2 taldea nagusitu zen Mutrikun, etxeko taldeari 13-11 irabazita. “Hernanikoak nagusitu ziren zortziko txikian eta bakarka, eta koplatan, aldiz, Arnope taldea nabarmendu zen”. Bizkaiko txapelketa. Bizkaiko taldekako txapelketa ere martxan hasita dago, eta etzi [martxoak 10] saio bat jokatuko da Ondarroan. Bertan, Ondarroako Arri-Botx Bertsutan taldearekin batera, Eta abarrak eta Koipelustre’s taldeak ariko dira kantuan. Antolaketak iragarri duenez, gainera, bertsolariek hiru saio eskainiko dituzte Ondarroan; lehenengoa 19:00etan egingo da Anaitasuna tabernan. Eta hurrengo bi saioak Gaztetxean eta Beikoizinin egingo dira, hurrenez hurren, 20:30ean eta 23:00etan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.