Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraIngurumena

Martitzenean amaituko da Errigoraren kanpainako eskaerak egiteko epea

Aintzina Monasterio
Amoroto,Aulesti,Berriatua,Etxebarria,Gizaburuaga,Ispaster,Lekeitio,Markina-Xemein,Mendexa,Munitibar,Mutriku,Ondarroa,Ziortza-Bolibar
2017/03/08
Martxoaren 1ean hasitako kanpainak Nafarroako hegoaldeko oliba-olio birjina eta kontserbak eskoizleek ezarritako jatorrizko prezioan eskuratzeko aukera eskaintzen du beste behin. Errigorako kideen berbetan, inoiz baino eskaintza “zabalagoa bezain ekologikoagoa” dakarte oraingoan. Izan ere, ekoizle eta kontsumitzaileen arteko harreman zuzena oinarri duen ekimen honetan, produktu guztiak ekologikoan eskatzeko aukera dago aurten. Kanpaina bakarra da, baina banaketa eta ordainketa bi zatitan egingo dituzte. Hau da, olioak eta kontserbak batera eskatu behar dira, baina, oliba-olioa apirilaren hasieran banatuko dute, eta kontserbak, berriz, ekainaren hasieran.
errigora

Otsailaren 28an Iruñeako Gazteleku Elkartean aurkeztu zuten kanpaina.
Argazkia: Errigora

Betiko moduan, eskaerak Internet bidez egin daitezke, edo bestela, Euskal Herriko 65 bat udalerritan ezarritako eskaera lekuetan. Hala, Internet bidez eskaria eginez gero, bakoitzak hurbilen duen lekuan jaso ahalko ditu produktuak. Azken urteotan legez, Lea-Artibaiko hainbat elkartek, udalek, ikastetxek eta lantegik bat egin dute kanpainagaz. Lekeition Lea eta Galarrena tabernetan eta Resurrección Maria De Azkue Ikastolan egin daitezke eskariak, eta Ondarroan Zubi Zahar Ikastolan eta AEK euskaltegian. Berriatuan udaletxean utzi behar dira eskarien eskuorriak, eta Ziortza-Bolibarren telefono zenbaki hau jarri dute eskaerak bideratzeko: 627 85 88 84. Markina-Xemeinen eskaera egiten dutenek, Uhagon Kulturgunean, AEK euskaltegian eta Alarabi dendan jasoko dituzte produktu sortak. Helburuak. Nafarroako hegoaldean euskara “ofiziala ez den zonaldeko” euskalgintzari bultzada ekonomikoa ematea da Errigoraren helburu nagusia. Horrekin batera, Nafarroa hegoaldeko produktuak Euskal Herriko plazan kokatu gura ditu, urrunekoen ordez bertako produktuak kontsumitzeko. “Herrigintza, auzolana eta nazio-eraikuntza” dira kanpainaren ardatz nagusiak, eta horietan elkarlanean oinarrituta ekarpena egitea, lan molde horren beharra eta indarra goraipatuz.  

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.