Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Mendiz mendi hitzaldi zikloa antolatu dute Mutrikun

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2017/03/08
Mendizaletasuna herritarrei gerturatzeko helburuarekin, Mendiz mendi emanaldiak hartuko ditu Mutrikuk martxoan. Hitzaldi zikloa Sorginerrekak, Burumendik, EMAk eta Mutrikuko Udalak antolatu dute, eta orain arteko formatuari jarraituz, alpinismoari edo eskaladari buruzko hitzaldiak egingo dira argazki proiekzioekin lagunduta. Antolatzaileek iragarri dutenez, maila goreneko alpinista eta eskalatzaileen esperientziak gertutik ezagutzeko aukera egongo da ordubete inguruko tartean, eta sarrera doakoa izango da; guztietan 19:30ean jarri dute hitzordua, Gaztetxean. Martxoa osoan lau emanaldi egingo dira, eta hortik bik emakumeak izango dituzte protagonista. “Hitzaldi zikloa martxoan dela ikusita, emakumeei ere keinu egin, eta eurei ere protagonismoa ematea erabaki dugu”. Emanaldiei dagokienez, horietan lehena bihar [martxoak 9] izango da. Elorrioko Xabier Amorrortu Petra-k Mendian egindako slackline jarduna deritzon hitzaldia eskainiko du. Petra, hain zuzen ere, slackline diziplinan aditua da, eta horri buruz ariko da. “Mendi punta batetik bestera jartzen du zinta, eta highline deritzona egiten du, altuera oso handietan”.
Xabier Amorrortu slackline egiten

Xabier Amorrortu slackline egiten. Argazkia: Anboto.org

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, gainera, hitzaldia egin aurretik slacline tailerra eta erakustaldia egingo dituzte Merkatu Plazan, 17:30etik aurrera. “Zinta batzuk ipiniko ditugu, eta nahi duenak kirola probatzeko aukera ere edukiko du. Sorginerrekako kideok ere erakustaldia egingo dugu, eta Petra bera ere tartean egotea espero dugu”. Martxoaren 16an, berriz, Emakume alpinista baten bizipenak proiekzioa eskainiko du Gamizeko Gentzane Golzarri Gentzi-k. “Gentzane guretzako idolo eta erreferente bat da eskalada munduan. Baina, tamalez, bere lana ez da oso ezaguna Euskal Herri mailan. Ez du jendaurrean hitzaldirik ematen, baina salbuespen modura, Mutrikun emanaldia ematera animatu dugu. Egia esan, iaz ere saiatu ginen, eta ezetz esan ostean, kostata bada ere aurten proiekzioa emateko konbentzitu dugu”. Martxoaren 17an, ostera, Mendia nire jolastokia hitzaldia eskainiko du Marina Fernandez madrildarrak. “Marina Fernandezen bizi osoa mendiari lotuta egon da betidanik. Bere gurasoengandik datorkio zaletasuna, eta bere bizipenak kontatuko ditu”. Hitzaldi zikloa martxoaren 23an amaituko da Alberto Fernandez eta Gorka Lertxundiren Eskalada basatiak Turkian proiekzioarekin. “Turkian horma eta toki berriak ezagutzen ibili dira, eta bertan egin dituzten hainbat eskaladen irudiak ikusteko aukera izango dugu. Bide batzuk ere zabaldu dituzte eta hori kontatuko digute”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.