Bermeon eta Ibarrangelun zapatuan egindako jaialdiekin, Busturialdeko bizilagunek datorren urtera arte gorde dituzte mozorroak. Ibarrangelun, marrazki bizidunei buruzko mozorroekin janzteko deia zuten herritarrek, eta hala agertu ziren horietako asko. ...

Bermeon eta Ibarrangelun zapatuan egindako jaialdiekin, Busturialdeko bizilagunek datorren urtera arte gorde dituzte mozorroak. Ibarrangelun, marrazki bizidunei buruzko mozorroekin janzteko deia zuten herritarrek, eta hala agertu ziren horietako asko. Spookypheria Productions elkarteak antolatuta, zapatu gauean 80’s party egin zuten Bermeon, eta Kafe Antzokia bete zuten. Gernika-Lumon, berriz, Legoie tabernak irabazi du aurten inauterietako mozorro lehiaketa. Bigarren eta hirugarren, Brasil eta Ospa tabernak izan dira, hurrenez hurren. Guztira, hamabost tabernek parte hartu dute. Informazio + : www.busturialdea.hitza.info.