Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Udalerriaren norabidea zehazteko egitasmoa aurkeztu du Munitibarko Udalak

Aintzina Monasterio
Munitibar
2017/03/08
Munitibarko herriaren norabidea zehazteko zereginean, gai garrantzitsuei buruzko beharrezkoak diren erabakiak hartzeko Zeuaz egitasmoa aurkeztu du Munitibarko Udalak. Munitibartarren parte hartzea “era antolatuan” abiarazi dutela azaldu dute udal ordezkariek, eta azpimarratu dutenez, udalerriaren norabidea zehazteko herritar denen “gurariak eta nahiak” kontuan hartzea ezinbestekoa da. Horregatik, abiarazitako egitasmoak ondorengo lau ardatz nagusi dituela zehaztu dute: gardentasuna, herritarren parte hartze aktiboa, munitibartarren gurari eta nahi bateratuak eta denen erabakiak. Gainera, aurkeztu berri duten prozesuaren barruan udalaren eguneroko funtzionamendua hobetzeko lan egiteko konpromisoa hartu dute.
Munitibarko Udal ordezkariak, egitasmoa aurkezten. Argazkia: Munitibarko Udala.

Munitibarko Udal ordezkariak, egitasmoa aurkezten. Argazkia: Munitibarko Udala.

Zeuaz egitasmoaren barruan, hainbat parte hartze prozesu ezarri dituzte. Horiek metodologia eta lan ordu propioak izango dituztenez, datak hurbildu ahala jakinaraziko dituzte. Horrela, herritarren parte hartze zuzenaren bidez, urte honetarako udalak aurreikusi dituen lehentasunei buruzko erabakiak guztien artean hartzea da aipatu parte hartze prozesuen helburua. Hain zuzen ere, hauek dira bizilagunekin landuko dituzten gaiak: 2017ko zein 2018ko aurrekontuak, espazio berdeak janztea, espazio estali baten beharra, umeen parkea berritzea eta auzo batzarrak. Udalerriko gune berdeetan altzariak jartzeko duten diru-laguntza bideratuko du udalak, eta hilaren 18tik aurrera ekarpenak jasotzen hasiko dira. Aurrekontuak. Ondoren, apirilaren 1ean 2016ko aurrekontuen laburpena azaldu eta 2017ko aurrekontuak aurkeztuko dituzte. Bestalde, maiatzean espazio estaliari eta umeen parkea berritzeari buruzko ekarpenak jasoko dituzte. Horrela, herrian espazio estali baten beharra dagoen edo ez erabakiko dute, eta era berean, parkea berritu ala ez adostu, eta berritzekotan umeek zelako parkea nahi duten ikusiko dute. Maiatzaren 19tik aurrera, herritarrek haien iritzi eta proposamenak helarazi ahalko dituzte. Auzo batzarrak. Bestalde, herritarren beharrizanak eta kezkak ezagutu asmoz, azken bi urteetan legez, 2017an ere auzo batzarrak egingo dituzte. Jakinarazi dutenez, irailaren 16tik aurrera bilduko dira auzotarrekin haien ekarpenak jasotzeko. 2018ra begira, berriz, abenduaren 16an aurrekontuak osatzeko ekarpenak jasoko dituzte, eta horrekin batera, datorren urterako helburuak zehaztuko dituzte herritarrekin. ‘Zeuaz egitasmoaren ardatz nagusiak:
  • Gardentasuna: Herriaren norabidea zehazteko, Munitibarko Udalaren egunerokotasuna guztiei hurbilduta, bertan lantzen eta erabakitzen diren kontuez herritar guztiak jakitun izatea.
  • Herritarren parte hartze aktiboa: Arazoei irtenbidea aurkitzeko bidea udal ordezkariek zein norbanakoek elkarrekin egitea beharrezkoa da, irtenbide egokiena elkarrekin aurkitzeko eta aukeratzeko.
  • Munitibartarren nahi eta gurari bateratuak: Norbanako bakoitzak norberaren interes zein iritziak emateko eta elkarbanatzeko aukera izateko modu zabala antolatu beharra dago. Ahaztu barik albokoarena jakiteak norberarena moldatu dezakeela, eta alderantziz.
  • Denen erabakiak: Munitibartar guztiek erabakietan era zuzenean parte hartzeko aukera edukitzea, eta horretarako beharrezko bitartekoak martxan ipintzea.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.