Parte hartzeko asmoa dutenek
12:00etan udaletxean egon beharko dute. Hala, bertaratzerik ez dutenek telefono zenbaki honetara deitu ahalko dute: 94-627 90 06.
Euskal Herriko Txapelketarako puntuagarria izango da, eta
sei saio egingo dituzte guztira. Martxoaren 25etik 27ra eta apirilaren 1etik 3ra lehiatuko dituzte probak. Martxoaren 26ko eta apirilaren 2ko saioak 18:00etan hasiko dira, eta beste egunetakoak, ostera, 21:00etan.
Zaldi-mando probak Aulestiko 950 kiloko harriagaz egingo dituzte, eta 100 kiloko gainkarga izango dute. Bestalde, zaldien oinarrizko pisua 400 kg-koa izango da (gehiago edukiz gero, kilo bakoitzeko kilo bateko karga hartuko dute).
Bizkaiko Kirol Federakundeak kontrolatuko ditu saio guztiak.
Txapeldunak Aulestiko Udalaren manta, 800 euro eta Urdakik emandako urdaiazpikoa irabaziko ditu. Era berean, Lea-Artibaiko lehenengo hirurentzat ere sariak egongo dira; eskualdeko lehen sailkatuak Ibetarrik emandako manta, 200 euro eta Sagarmiñak emandako txakolin kaxa jasoko ditu.
Udaletik jakitera eman dutenez, 45 untza egin eta saririk jasotzen ez duenari 300 euroko ordaina emango diote.
Sariak:
- Aulestiko Udalaren manta, Urdakik emandako urdaiazpikoa eta 800 euro.
- 700 euro eta Urdakik emandako txakolin kaxa.
- 650 euro eta hiru txakolin botila.
- 600 euro.
- 550 euro.
- 500 euro.
- 450 euro.
- 400 euro.
- 350 euro.
- 325 euro.
Lea-Artibai mailakoak:
- Ibetarrik emandako manta, 200 euro eta Sagarmiñak emandako txakolin kaxa.
- 150 euro eta Urdakik emandako hiru txakolin botila.
- 115 euro eta hiru txakolin botila.