Preso ondarrutarraren senideek HITZAri jakitera eman diotenez, beste preso sozial baten senidearen bidez eduki dute gertaeraren berri. Ion Kirru Iparragirre anaiak HITZAri esan dionez,
funtzionarioek atzo [martxoak 8]
jipoitu zuten preso ondarrutarra. Eta horregatik gaur goizean presoa erizaintza moduluan zegoen.
Esan dutenez, ez dakite presoa zelan dagoen ez eta zelako jipoia eman dioten ere. “Oso kezkatuta gaude. Ibonek berak deitzeko zain gaude”, esan du haren anaiak. Halaber,
mediku azterketarik ez diotela egin salatu du.
Bestalde, Iparra Galdu Baik plataformako kideek jakitera eman dute, ondarrutarra larriki gaixorik dagoen Manu Azkarate presoagaz batera dago. “Jakin dugunez, Manu Azkaraterekin batera dago Ibon. Manuren bikoteak esan dio Angelitari –Ibonen ama– Ibon eritzaintza moduluan zegoena”.