Lea-Artibai eta Mutrikuko pilotariak Euskal ligako finalean ariko dira
Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak antolatzen duen Euskal Herriko Kluben arteko txapelketaren finalak jokatuko dira asteburuan, eta bertan Lea-Artibai eta Mutrikuko ordezkaritza zabal bat titulu preziatua lortzen saiatuko da. Federakuntzak igorritako datuen arabera, asteburuan 25 final jokatuko dira, eta horietako lautan Markina-Xemeingo esku pilota taldea, Markina-Xemeingo zesta-punta taldea eta Mutrikuko Danok Bat Pelotazale elkarteko kideak ariko dira nor baino nor.
Zesta-puntari dagokionez, kadete eta gazte mailako finalak hartuko ditu Markina-Xemeingo Uni pilotalekuak bihar [martxoak 10], 19:00etatik aurrera. Kadete mailan Mutrikuko Danok Bateko Zuhaitz Arrillagak eta Aratz Mendizabalek Euskal Jai Gernikako Aritz Arratibel eta IƱigo Undaren aurka jokatuko dute. Gazte mailan, berriz, Zumaiako bikotearen aurka neurtuko dituzte indarrak Danok Bateko Ekaitz Mendizabalek eta Mikel Manzisidorrek.
Domekan [martxoak 12], berriz, Nagusiak EHL mailako zesta-punta finala jokatuko Zumaiako Aitzuri pilotalekuean, 11:00etatik aurrera. Markina2 taldeko Jon Meabebasterretxeak eta Mikel Elkorobarrutiak Noaiango bikotea izango dute aurkari.
Esku pilotan, berriz, Markina-Xemeingo eta Adiskide taldeak izango dira gazte mailako binakako txapelketaren protagonistak. Markina-Xemeingo taldetik Josu Agirreamalloak eta Aimar Ibarlozak irtengo dute kantxara txapelaren bila.