Saiñazio mendi azpixan gestorako kideek martxa bat antolatu dute zapaturako [martxoak 11]. Izan ere, urtebete pasa da euren etxebizitzak, lokalak eta lurrak utzi behar izan zituztenetik, eta hori gogoan, protesta egingo dute euren etxebizitzen paretik.
Gestorako iturriek adierazi dutenez, protesta isilak 12:30ean irtengo San Ignaziotik, eta handik Kofradia Zaharrera joan dira. Herritarrei zapi gorriak eramateko eskatu diete.
Lanek, bestalde, martxa oso onean jarraitzen dute. Makinak, esate baterako, Kamiñalderantz zihoan bidera eroritako lurra eta harriak kentzen ari dira momentu honetan.
Urtebete pasa baldin badira ere, San Ignazio kaleko 84 familiak euren etxebizitzetatik kanpora jarraitzen du. Eta gaiagaz lotuta, bestalde, mendian egin beharreko lanen finantzatzeak oraindik ere lotu barik jarraitzen duela gogora ekarri nahi izan du Zunbeltz Bedialauneta alkateak. “Urtebete luze pasa den arren, oraindik larrialdi lanak ordaintzeko beharrezkoa dugun dirua ez da Ondarroara iritsi, eta hori kezkagarria da. Lan horiek soilik bermatuko dute joan den urtean gertatutako ez errepikatzea”.
Nabarmendu dutenez, dirua iritsi ez bada ere, udalak bide ezberdinetatik dirua lortzeko saiakera egiten jarraitzen du. “Kaltetu guztiak modu seguruan etxera itzultzeko aukera izan dezaten lortu behar dugu”.
Kaminaldeko lur jausiko lanak
Hainbat buruhauste. Udalak jakitera eman duenez, gainera, azken urtean hainbat izan dira Kamiñaldeko mendi magalak eragindako buruhausteak. “Baina udalak herri gisa ondo erantzun dugula uste du, eta horregatik garaiak eskatutako erantzuna eman duten herritar guztiak zoriondo nahi ditu. Eredugarria izan da herriak egoera zailenetan erakutsitako elkartasuna”.
Aurrera begira, orain arte moduan lanean jarraituko duela azpimarratu du udalak. “Orain arte egin moduan, kaltetuei uneoro egoeraren inguruko informazioa ematen jarraituko dugu”.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.