3. sektoreko elkarteen lana jakinarazten ari dira Lekeition
Hitzaldiak egongo dira martxoko martitzen eta eguen guztietan. Azoka bat antolatuko dute apirilaren 2an, plazan. Elkarteek elkar ezagutzea nahi duteLekeitioko Udaleko Gizarte Ongizate Sailak 3. Sektoreko mahai bat osatu zuen bai elkarteen euren artean ...
Hitzaldiak egongo dira martxoko martitzen eta eguen guztietan. Azoka bat antolatuko dute apirilaren 2an, plazan. Elkarteek elkar ezagutzea nahi dute
Lekeitioko Udaleko Gizarte Ongizate Sailak 3. Sektoreko mahai bat osatu zuen bai elkarteen euren artean bai eta Gizarte Zerbitzuekin harremana sendotu eta elkarlana sustatzeko asmoz. Fekoor, Gorabide, Caritas, Gurutze Gorria, Elikagaien Bankua eta Avifes elkarteek osatzen duten mahaiak hartu du bere ibilbidea, eta hurrengo pausoa orain arte landutakoa herriratzea izango da.Horretarako, alde batetik, hitzaldi ziklo bat antolatu du udalak, elkarteek euren erakundea aurkeztu eta dauzkaten ekintza, programa eta zerbitzuak ezagutzera emateko. Bestalde, apirilaren 2an, gizarte arloko elkarteak ezagutzeko azoka bat jarriko dute plazan.
Elkar ezagutzeko bidea
Elkarteek postuak ipiniko dituzte 11:00etatik 14:00etara, eta elkarte bakoitzeko bolondres eta partaideek informazioa emango dute. Bestalde, Gurutze Gorriak uretako simulakroak egingo ditu goiz osoan.
Herritarrei egiten duten lana ezagutzera emateagaz gain, ekintza hauek elkarte ezberdinetako bolondresek elkar ezagutzeko bidea ere izatea nahi dute.
Gurutze Gorriaren hitzaldiagaz hasi zen joan den martitzenean hitzaldi zikloa, eta martxoko martitzenero eta eguenero eskainiko dute bat. Hurrengo saioan, esaterako, Alzheimer elkartearen lanaz hitz egingo dute, 17:30ean, Azkue aretoan.