Aratusteei buruzko xehetasunak gaur, Uhagon kulturgunean
Bizkaiko aratusteez eta zehazki Markina-Xemeingoei buruz hitz egingo du gaur, 20:00etan, Akaitze Kamiruaga Labayruko Ondare atalaren arduradunak Uhagon kulturgunean emango duen hitzaldian.Garaian kultur elkarteak gonbidatuta dator Labayru Ikastegiko ik...
Garaian kultur elkarteak gonbidatuta dator Labayru Ikastegiko ikertzailea Markina-Xemeinera, eta bideo emanaldiagaz osatuko ditu aratusteei buruzko azalpenak.
Akaitze Kamiruagak, Igone Etxebarria eta Adolfo Arejita Labayru Ikastegiko kideekin batera Aratusteak Bizkaian izeneko liburua eta DVDa argitaratu zituzten 2014. urtean. Aratusteen jatorria, izenaren ingurukoak, ezaugarriak, aurreko jaiak eta herririk herri urteetan jasotako informazioak osatzen dute beharra.