Desfibriladore automatikoa jarri du udalak, Kontzejupean
Herritarren osasun arreta hobetzeko asmoz, desfibriladore automatikoa jarri du Markina-Xemeingo Udalak Kontzejupean.Gaur egun, bihotz-biriketako geldialdien %80 ospitaletik kanpo ematen direla eta, eta horiek sufritzen dituzten pertsona gehienak ospita...
Gaur egun, bihotz-biriketako geldialdien %80 ospitaletik kanpo ematen direla eta, eta horiek sufritzen dituzten pertsona gehienak ospitalera iritsi aurretik hil egiten direla ikusita, beharrezkoa iritzi zaio Markina-Xemeingo Udalari osasun esparrutik kanpo ere desfibriladoreen erabilera sustatzea. «Era horretan, larrialdi zerbitzuak iritsi bitartean, osasun arloko prestakuntzarik ez dutenek ere bihotz- biriketako geldialdi bat jasan duen pertsona bat artatu dezakete».
Desfibriladore automatikoa ezartzeagaz batera, bihotz-biriketako geldialdi baten aurrean zelan jokatu behar den ikasteko formakuntza saioa ere ematen ibili dira interesa duten herriko tabernari eta merkatariekin. «Komenigarria ikusten da hauek tresna horren erabilpena ezagutzea, espazio publikoan herritarrengandik gertu daudelako».
Lehen formakuntza saioa martitzenean eskaini zuten, eta bigarrena atzo arratsaldean eman zuten.