Illan Urkiaren taldeak irabazi du Red Bull Rivals Txapelketa
Red Bull Rivals Txapelketaren bigarren eta azken proba jokatu zuten eguaztenean Portugalgo Ribeira d'Ilhasen. Tiago Pires suflaria buru duen etxeko taldea nagusitu zen, baina Aritz Aranbururen eta Illan Urkia mundakarraren taldeak Mundakan lortutako al...
Bi probetako emaitzak batuta, 15 puntu lortu ditu Portugalgo taldeak, eta 20 puntu Espainiakoak.
Herenegungo saioan 13 puntu lortu zituzten etxekoek, eta 4 puntu eskuratu zituzten Urkiak eta haren taldekideek. Urtarrilaren 28an jokatu zuten Mundakako proban, ostera, Espainiako taldea Portugalgoa baino hobetu moldatu zen Europako ezker olatu ezagunenean. Alde nabarmena egon zen bi taldeen artean, eta mundakarraren taldea nagusitasunez gailendu zen. Izan ere, Aranburu kapitain izan duen taldeak 16 puntu lortu zituen, eta Pires portugaldarraren taldeak 2 puntu baino ez zituen eskuratu.
Eguaztenean Urkia Tomas Fernandesen kontra lehiatu zen bakarkako saioan, eta portugaldarra nagusitu zitzaion.
Bakarkako saioan Aranburuk puntu 1 eta Ariane Otxoak 2 puntu lortu zituen talde espainiarrarentzat, eta beste puntua publikoaren botoei esker lortu zuten. Taldekako saioan, ostera, ez zuten punturik lortu.