Santana ondoko etxea eraitsi dute
Gernika-Lumoko Udalak 121 aparkaleku berri eraiki gura ditu Tiloen pasealekuan, Santanako aparkalekua eta Urbietako kirol gunea batzen dituen zubitik gertu. Hala, hasi ditu horretarako lanak. Bertan zegoen etxe bat eraitsi dute, eta aldamenekoa ere era...

Gernika-Lumoko Udalak 121 aparkaleku berri eraiki gura ditu Tiloen pasealekuan, Santanako aparkalekua eta Urbietako kirol gunea batzen dituen zubitik gertu. Hala, hasi ditu horretarako lanak. Bertan zegoen etxe bat eraitsi dute, eta aldamenekoa ere eraitsi behar dutela jakinarazi du udalak. Hori eginda, eremu «libre eta laua» utziko dute. Aurreikusitakoaren arabera, denetara, 211.000 euroko gastua edukiko dute lan horiek, eta apirilaren bukaerarako edo maiatzaren hasierarako bukatu nahi dituzte.