Euskal Ligako lau txapel irabazi dituzte Lea-Artibai eta Mutrikuko pilotariek
Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeko gazteek eta Zesta-Punta Eskolako nagusiek eta Mutrikuko Danok Bat Zesta-Punta Eskolako kadete eta gazteek jantzi dituzte txapelak asteburuanZer ospatu eduki dute asteburuan Markina-Xemeingo eta Mutrikuko pilota esko...
Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeko gazteek eta Zesta-Punta Eskolako nagusiek eta Mutrikuko Danok Bat Zesta-Punta Eskolako kadete eta gazteek jantzi dituzte txapelak asteburuan
Zer ospatu eduki dute asteburuan Markina-Xemeingo eta Mutrikuko pilota eskolek. Euskadiko Pilota Federakuntzak antolatzen duen Euskal Herriko Kluben arteko Txapelketako lau final jokatu dituzte Markina-Xemeingo esku pilota eta zesta-punta eskoletako eta Mutrikuko Danok Bat Pelotazale Elkarteko pilotariek, eta txapelak jantzi dituzte guztietan.Bariku arratsaldean erabaki ziren zesta-puntako lehenengo finalak, Markina-Xemeinen. Uni frontoiak hartu zituen zesta-puntako kadete eta gazte mailako final biak irabazi zituzten Mutrikuko Danok Bat taldeko puntistek.
Kadete mailan, Zuhaitz Arrillaga eta Aratz Mendizabalek 23-30 irabazi zioten Aritz Arratibel eta Iñigo Undaren Euskal Jai Gernikako pilotariek osatutako bikoteari. Gazte mailan, berriz, Ekaitz Mendizabalek eta Mikel Manzisidorrek 35-23 menderatu zuten Zumaiako bikotea.
Zesta-puntako bigarren hitzordua Zumaian izan zen domeka goizean. EH Liga eta Ohorezko mailak egon ziren jokoan, eta Markina-Xemeingo Jon Meabebasterretxeak eta Mikel Elkorobarrutiak 35-21 irabazi zioten Noaingo bikoteari EH Ligan.
Esku pilota
Mungian jokatu ziren, bestalde, esku pilota finalak. Jaialdi horretan bertan, gazte mailan, hain zuzen ere, nagusitu ziren Markinako Esku Pilota Taldeko Josu Agirreamalloa eta Aimar Ibarloza. Markina-Xemeingo taldeko bikoteak 16-22 irabazi zion Adiskideri.
Pilotako giro ederra bizi izan da final guztietan, eta publikoak ere gogoz jarraitu zituen partidak egoitza guztietan.