Legorbururen eta Merloren narrazio laburrak izan dira onenak
Erroxape Emakumeen Elkarteak antolatutako 22. Narrazio Laburren lehiaketa izan da aurtengoa. Guztira,. 21 lan aurkeztu dituzte lehiaketaraBermeoko Erroxape Emakumeen Elkarteak narrazio laburren lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egin zuen eguen ilunt...
Erroxape Emakumeen Elkarteak antolatutako 22. Narrazio Laburren lehiaketa izan da aurtengoa. Guztira,. 21 lan aurkeztu dituzte lehiaketara
Bermeoko Erroxape Emakumeen Elkarteak narrazio laburren lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egin zuen eguen iluntzean. 22. lehiaketa izan da aurtengoa, eta euskarazko zein gaztelerazko beharrik onenak saritu dituzte, urtero egiten duten modura.Euskarazkoen artean, Iñigo Legorbururen Gerra bateko guda lanak hartu du sari nagusia; Arantza Lenizen Ez itzi inori aurretik hartzen lanarentzako izan da bigarren saria, eta accesita, berriz, Imanol Markaidaren Hormak eraitzi lanak jaso du.
Gaztelerazko lanen artean, Yolanda Merloren Ainhoa-k jaso du lehenengo saria; bigarrena, berriz, Mi dia lanak jaso du, Laura Portuondorena; eta, accesita, Andoni Uribarrik hartu du, El espejo donde miro lanagatik.
21 lan aurkeztu dituzte; zortzi euskaraz izan dira, eta hamahiru gazteleraz.
Ana Ormaetxeak (irakaslea), Alaine Agirrek (idazlea) eta Monika Kapanagak (Erroxape) osatu dute epaimahaia euskarazko lanen kategorian. Gaztelerazko lanen epaimahaia, berriz, Josu Munitizek (idazlea), Maria Angeles Gilek (kritikoa) eta Maribi Martinezek (Erroxape) osatu dute.