Bostoneko ekintzailetza ezagutu dute Cikautxoko ordezkariek
Bizkaiko Foru Aldundia eta Bizkaiko unibertsitate, enpresa eta teknologia zentroak Bostonen egon dira nazioarte mailan erreferentea den ekintzailetza-ekosistema batean sakontzeko. Bizkaiko ordezkarien artean egon dira Cikautxo Kooperatibaren arduraduna...
Ekitaldia foru erakundeak antolatu du, Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatu Imanol Pradalesen bitartez.
Cikautxo Kooperatibako ordezkariekin batera, besteak beste, Euskaltel, Velatia, Cie Automotive eta RETA, Tecnalia, EHU, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea eta IK4 teknologia zentroetako kideekin batera.
Ordezkari horiek azeleragailu, inkubagailu eta aholkularitzako eredu desberdinak ezagutu dituzte, eta topaketak egin dituzte inbertitzaileekin, startup berrien finantzazio-bideak ezagutzeko.
Bidaiaren helburua Bizkaiak Bostoneko ekintzailetza ekosistema ezagutzea eta unibertsitate eta teknologia zentroen arteko teknologia transferentziarako eredu eta dinamiketan sakontzea dela azaldu du Pradalesek. «Boston bere unibertsitateetatik eta teknologia-zentroetatik sortzen diren startup kopuru handiagatik nabarmentzen da, baita ezagutza-zentroen eta enpresen arteko interakzio handiagatik ere».
Hain zuzen ere, lotura horietan sakondu nahi dutela zehaztu du foru diputatuak:«Funtsezkoa delako ezagutzaren, teknologiaren eta enpresa-sarearen artean interakzioa egotea, enpresa berritzaileak sortu eta garatu daitezen».